XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Galdera

Azal ezazu Lurraren barne egitura, ondokoak xeheki azalduz: a) uhin sismikoen hedakuntzaren analisia, b) Bereizten diren geruza nagusiak (izena, konposaketa nagusia, portaera mekanikoa, lodiera eta elkarren arteko diskontinuitateak). Hornitu azalpena irudi batez.

3. Galdera

a) Egizu ondoren aipatzen diren arroka-unitateak agertzen dituen eskulade baten serie estratigrafikoaren irudia, unitate bakoitza zein Aro geologikotakoa den azalduz (eskala gabeko irudia).

b) Aipa itzazu zaharrenetik modernoenera, alde honetan gertaturiko prozesu geologikoak, identifikatutako prozesu bakoitza zein Aro geologikotan gertatu zen arrazoituz.

c) Azaldu 1 unitateko granitoek izan dezakete jatorria eta 2, 3 eta 4 unitateko arrokekin duten harreman genetikoa (10 lerro baino ez idaztea gomendatzen da).

1 unitatea: Granitoa (adin absolutua 1.200 milioi urte); 2 unitatea: Migmatitak (1 unitatearen adin bera); 3 unitatea: Gneisak (1 unitatearen adin bera); 4 unitatea: Eskistoak (1 unitatearen adin bera); 5 unitatea: Harearriak krinoideo eta brakiopodoekin. 4 eta 5 unitateen arteko banaketa-azala oso irregularra da; 6 unitatea: Karearri haretsuak trilobiteekin; 7 unitatea: Harearriak eta lutitak huila mailekin (adina 300 m.u.).

Argitasunak:

1) Unitateak naturan agertzen den gainjartze-ordenaz aipaturik daude (1 unitatea beherena da eta 7 unitatea, aldiz, gorena).

2) 1, 2, 3 eta 4 unitateak deformaturik daude eta beren kontaktuak mailakatuak eta elkarren artean konkordanteak dira.

3) 5 unitatetik 7rainoko geruzak, biak barne, horizontalak dira.